32/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 32/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak proposatu du zenbait lanpostu sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, Nafarroako Ospitaleguneko Elikadura Atalaren plantilla finkatzeko. Izan ere, 2017an sukaldeen kudeaketa berreskuratzeko prozesua bukatu ondoren, egiturazko laurogeita hamasei lanpostu ditu, Elikadura Atalari atxikitako beste horrenbeste profesionalek betetzen dituztenak, eta haien lana atal horren ohiko jardunaren parte da.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko apirilaren hogeita zortzian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.–Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–Sukaldariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71988, 71989 eta 71990 zenbakiak dituztenak.

–Gidariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 71991 eta 71992 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: laurogeita hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 71993, 71994, 71995, 71996, 71997, 71998, 71999, 72000, 72001, 72002, 72003, 72004, 72005, 72006...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR