276E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 276E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Aginduaren bidez sortu zen Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoa, aholkularitza teknikoko organoa izan zedin osasun sistema publiko osoa humanizatzeko estrategiarekin lotutako ekintzak diseinatzeko.

Behin estrategia prestatuta, beharrezkoa da estrategia horretan parte hartzeko eta hura bultzatzeko organoak izatea, kontuan hartuta estrategiaren helburua dela osasun sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak pazienteen autonomiaren gaineko kontzientziazio handiagoarekin bateratzea eta jardun profesionalak haien beharren arabera bideratzea. Horretarako, batzorde hori eratu zen, diziplina anitzeko ordezkaritzarekin eta osasun-sistema publikoko arreta-eremu guztien parte-hartzea integratuz. Helburua da faseak zehaztea humanizazioa emeki-emeki txertatzeko Nafarroako osasun zerbitzu publikoen zereginean, lehentasunak ezartzeko eta egindako ekintzen balioa nabarmentzeko.

Aldaketak izan direnez osasun egituretan eta lanpostu batzuen erantzukizunetan eta kide batzuek erretiroa hartu dutenez, beharrezkoa da Batzordearen osaera aldatzea, sustatuko bada Nafarroako osasun sistema publikoaren Humanizatzeko Estrategiaren ekintzak gauzatzeko helburua.

Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuaren proposamen-txostenaren bidez, proposatu da Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoko kideak aldatzea.

Maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Agindu horrek, 3. aginduan, aholku batzorde tekniko horren osaera ezartzen zuen. Kide berriak Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatu behar dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR