263/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Era berean, abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Bidezko da, beraz, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura berria behar bezala garatzea.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Lurralde Kohesiorako Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak: Nafarroako Toki Administrazioa; despopulazioaren aurkako estrategiaren kudeaketa; Nafarroako errepide sarearen proiekzioa, exekuzioa, kontserbazioa, ustiapena eta defentsa; geologia eta geoteknia; kartografia; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea; garraioaren arloko politikaren plangintza, koordinazioa eta exekuzioa; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren titularra.

    3. Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Bereziki, departamentuak jendaurrean jarritako azpiegituren obretarako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea dagokio, bai eta proiektu horiek jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea ere, desjabetzearen ondorioetarako.

    5. Era berean, Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Toki Araubideko Foru Batzordekoa.

      2. Lurralde Mugaketako Batzordekoa.

      3. Nafarroako Garraioen Kontseilukoa.

      4. Nafarroako Taxien Kontseilukoa.

      5. Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaikoa.

    6. Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean Departamentuko titularraren mende.

    7. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura orokorra.

      Lurralde Kohesiorako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia.

      2. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

      3. Garraio Zuzendaritza Nagusia.

      4. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

      5. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Lurralde Kohesiorako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrak agintzen dizkionak ere, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu. Halaber, Idazkaritza Tekniko nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

    10. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    11. artikulua. Atalen eginkizunak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Nafarroako toki administrazioaren arloan, baita eskudantzia estrategikoak ere demografiaren erronkari eta despopulazioari dagokienez. Berariaz, hauexek dagozkio:

      1. Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteak tramitatzea.

      2. Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteak tramitatzea.

      3. Toki entitateak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteak tramitatzea.

      4. Toki entitateei baimena ematea ondasun eta eskubideak besterendu, jabetza laga, trukatu eta zergapetzeko, legeak hala eskatzen duenean.

      5. Toki entitateei baimena ematea kreditu operazioak egin ditzaten, indarreko araudian ezarritako baldintza eta zehaztapenetan.

      6. Nafarroako toki entitateei konpentsazio ekonomikoa ematea toki-tributuetan hobari fiskalak onesteagatik.

      7. Udal zerbitzuak monopolio araubidean emateko onespena.

      8. Saneamendu kanonarengatik eta batera emandako zerbitzuengatik toki entitateek ordaindu gabe dituzten diru-kopuruen ordezko ordainketa, eta toki entitateen batasun bateko partaide diren udalek bidegabeki ordaindu gabe utzi dituzten diru-ekarpenen ordezko ordainketa.

      9. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiarioari buruzko espedienteetan Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen jarduketak.

      10. Toki azpiegituren planak erregulatzen dituzten arauek Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen dizkioten eskudantziak.

      11. Gastuak baimentzea eta xedatzea, eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea zuzendaritza nagusiari dagozkion arloetan.

      12. Nahitaez desjabetzeko arloan zuzendaritza nagusi honen eskumenari dagozkion jarduketak.

      13. Erronka demografikoaren eta despopulazioaren aurka borrokatzeko estrategiarekin loturiko neurriak aztertu, koordinatu, proposatu eta tramitatzea.

      14. Dirulaguntzen deialdia egitea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako.

      ñ) Indarra duten xedapenek Lurralde Kohesiorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

    3. artikulua. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

      1. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.

      2. Toki Azpiegituren Zerbitzua.

      3. Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzua.

    4. ATALA

      Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua

    5. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

      Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezartzen diren funtzioak erabiliko ditu, arlo hauetan:

      1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuarekin lankidetzan.

      2. Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.

      3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuekin batera lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.

      4. Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.

      5. Toki entitateen kredituko baimenak kudeatzea.

      6. Transferentzia Arrunten Funtsa eta hura banatzeko formula prestatu eta kudeatzea.

      7. Kapital Transferentzien Funtsaren kudeaketa ekonomikoa.

      8. Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.

      9. Kudeaketa ekonomikoaren arloan, kontabilitatearen arloan eta inbertsioen eta zerbitzuen arloan, toki entitateei aholku ematea.

      10. Zuzendaritza nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.

      11. Zuzendaritza nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea.

      12. Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketako Batzordeari laguntza ematea ekonomia gaietan.

      13. Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR