25/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Agindua. Horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

172. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 25/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Agindua. Horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Hori horrela, geroago, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 19ko 24/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zen 22/2021 Foru Agindua (Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Aginduaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz).

Aipatu 24/2021 Foru Aginduan mantendu egiten zen taberna bereziaren, ikuskizunetarako kafetegiaren, diskotekaren eta dantzalekuaren lizentzia duten establezimenduak irekitzeko ordutegiaren muga, 1:00ean itxi beharko baitute. Horrez gain, mugatu –eta ez galarazi– egiten ziren gaueko joan-etorriak, ordu horretatik goizeko 06:00etara, arrisku oso larriko mailan zeuden udalerrietan, jarduketak koordinatzeko Osasun Ministerioaren dokumentuaren arabera, (hau da, intzidentzia-tasa 250 kasutik gorakoa bazen 100.000 biztanleko 14 egunean, eta 125 kasutik gorakoa 7 egunean). Oro bat, jende pilaketak saihesteko neurri berriak ere ezartzen ziren, batez ere prebentzio neurriak lasaitzen diren ekitaldietan, hala nola kalejiretan, (Nafarroako udalerrietan arrisku egoerak eta kutsatzeak eragin baitituzte), herri bazkarietan eta aire zabaleko zezen-ikuskizunetan (zezen-plazetatik kanpo egiten direnetan). Azkenik, neurri sinergiko horien multzoa ixteko, eremu publikoetan bildu daitekeen pertsona kopurua ere mugatzen zen: 10 lagun gehienez. Salbuespena izaten zen, ohi den bezala, hamar kidetik gorako bizikidetza-unitateen kasua, baldin eta aldatzen den foru aginduan jasotako mugen arabera baimenduta bazeuden.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren uztailaren 20ko autoaren bidez, 24/2021 Foru Aginduan hartu ziren neurriak baimendu ziren, 8. puntukoak izan ezik, “Pertsonek gauez zirkulatzeko duten askatasuna mugatzea Nafarroako Foru Komunitatean”. Gauez zirkulatzeko mugari dagokionez, autoak esaten du ez direla identifikatzen neurriak zer udalari eraginen zion; horren ondorioz, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR