22E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, laguntzen deialdi bat onesten duena 2019an Nafarroako Foru Komunitatean informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan euskara sustatu, zabaldu eta/edo normalizatzeko. DDBN identifikazioa: 442492.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, 27. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoak premiatzen ditu euskararen presentzia sustatzera gizarteko eremu guztietan, euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko, baita eskubide hori benetako bihurtzeko tresnak zehaztera ere.

Legezko eginbehar hori betetzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak esleiturik duen eginkizuna da euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea eremu sozioekonomikoetan, eta Nafarroan hura garatzeko programak abiaraztea, Euskarabidearen Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Euskararen I. Plan Estrategikoaren (2016-2019) lehen ardatzaren barnean dago kokaturik deialdi hau (“gizarte erabilera” du izena ardatzak). Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 25ean onetsi zuen aipatutako plana.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

AGINTZEN DUT:

  1. Laguntzen deialdi bat onestea 2019an Nafarroako Foru Komunitatean informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan euskara sustatu, zabaldu eta/edo normalizatzeko.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
    B30002-B3200-4709-334102: Euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologietan sustatzea 2019 20.000,00
    B30002-B3200-7709-334100: IKTetan euskara garatzeko laguntzak 2019 20.000,00
    4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, aipaturiko departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ekonomia Aferetarako Bulegora, Euskarabideko Programen Bulegora eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    I. ERANSKINA

    2019an Nafarroako Foru Komunitatean informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan euskara sustatu, zabaldu eta/edo normalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak

  6. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan euskara sustatu, zabaldu eta/edo normalizatzeko laguntzak emateko prozesua arautzea.

  7. Aurrekontu erabilgarria.

    Deialdiko laguntzek 40.000,00 euro egiten dute, gehienez: 20.000,00 euro B30002 B3200 4709 334102 partidaren kargura (“Euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologietan sustatzea”), eta 20.000,00 euro B30002 B3200 7709 334100 partidaren kargura (“IKTetan euskara garatzeko laguntzak”), biak ala biak 2019ko gastu-aurrekontukoak.

  8. Onuradunak.

    Honako pertsona fisiko edo juridiko pribatu hauek eska ditzakete laguntza hauek: nazionalitatea edo egoitza soziala Europar Batasuneko estatuetan edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetan dutenak, edo beste herrialde batzuetan, baldin eta beren jarduera ekonomikoa Nafarroan badute. Horiek guztiek, betiere, gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa izan behar dute, eta legez eraturik egon indarreko legeriarekin bat, eta laugarren oinarrian aipatzen diren proiektuak garatzen aritu.

  9. Diruz lagunduko diren modalitateak eta laguntzen zenbatekoa.

    Proiektuak diruz laguntzeko, modalitate eta zenbateko hauek hartuko dira kontuan:

    4.1. A modalitatea (20.000 euro): lehendik dauden aplikazioak, webguneak eta programak euskarara egokitzea.

    Plan espezifiko bat izan beharko dute Interneten egoteko edo herritar oro haietaz baliatu ahal izateko. Ezinbestekoa izanen da planaren barrenean produktuaren euskarazko bertsioa zabaltzeko asmoa izatea.

    Euskarazko atari eta webguneek gaurkotze-lan etengabea egiteko plangintza bat izan beharko dute, baita proposamen bat ere webgunea ezagutzera emateko. Bestetik, bisiten kontagailu bat izan behar dute, agerian edo ezkutuan. Ezkutuan badago, entitate eskatzaileak bide tekniko egokia erraztu beharko dio Euskarabideari, jasotzen diren bisiten kopuruaren berri jakiteko bidea izan dezan.

    4.2. B modalitatea (20.000 euro): euskarazko atariak, webguneak, aplikazioak eta programak sortzea.

    4.2.1. Online hedabideek lehendik dituzten webguneak: funtzionalitate berriak gaineratzea eta gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.

    4.1.2. Lehendik euskaraz dauden gainontzeko webguneak: zerbitzu, funtzionalitate eta eduki berriak ezartzea, horiek hobetzea eta gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.

    Interneten egoteko plan espezifiko bat izan beharko dute nahitaez. Aplikazio mugikorrak Android eta iOS gailuetarako diseinatu beharko dira, gutxienez. Ezinbestekoa izanen da planaren barrenean produktuaren euskarazko bertsioa zabaltzeko asmoa izatea.

  10. Baztertzeko arrazoiak.

    Honako hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

    1. Euskara normalizatzea helburu ez duten eskabideak.

    2. Kapitala gehienbat publikoa duten entitate pribatuek aurkeztutako eskaerak, edo fundazioko ondarea edo gobernu-organoen partaidetza edo zuzendaritza gehienbat publikoa duten entitateek aurkeztutakoak.

    3. Alderdi politikoen, hauteskunde-koalizioen eta sindikatuen proiektuak.

    4. Norbanakoen atariak eta webguneak.

    5. Atari eta webgune puntualak (jardunaldi edo ekimen zehatzen kariaz sorturikoak, euskararekin lotura zuzena izanik ere).

    6. Demoak eta prototipoak.

    7. Giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetza balioak errespetatzen ez dituzten proiektuak, edo herritarrentzat iraingarriak izaten ahal diren, haien duintasuna urratzen duten edo itxuraz indarkeria justifikatzen duten ikurrak edo elementuak agertzen dituztenak.

    8. Bi generoen arteko tratu berdintasuna bermatzen ez duten proiektuak.

    9. Material didaktiko inprimatuak, ikus-entzunezkoak edo elektronikoak garatzeko proiektuak, baldin eta, araubide orokor edo berezietan aplikatzekoak izanik, ikasketa planarekin edo eskola curriculumarekin zuzeneko zerikusia badute.

    10. Helduei euskara irakasten aritzen diren entitateak, edo euskara planen gaineko aholkularitza eginkizunak betetzen dituztenak.

    11. Euskararen kalitatea bermatzen ez duten atari edo webguneetan egindako berrikuntzak edo eduki berriak, Euskaltzaindiaren arau eta aholkuei jarraitzen ez dietenak.

    12. Online hedabideendako euskaraz egindako eduki berriak. Prentsa idatzian, irratian eta online hedabideetan euskara erabiltzeko laguntzen deialdian parte hartzen duten proiektuek gastu hauek aurkezten ahalko dituzte, ez besterik: zerbitzu eta funtzionalitate berriak ezarriz, dagoeneko badiren webguneak hobetzeari dagozkionak; edo euskarazko softwareak sortzera bideratutako inbertsioak.

    13. Lehendik dauden webguneak egokitzea, sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak eskatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR