22/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteendako prestakuntzarako laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako astialdiko eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaro horiek.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikastaroen helburuak eta, kontuan hartuta Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 6.1 artikulua, gazteriaren arloan guri dagokigu gazteen eskubideak babestea, garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean askatasunez, eraginkortasunez eta gizonen eta emakumeen berdintasunean oinarrituz parte hartzearen bitartez. Orobat, 14b artikuluan, hezkuntza ez-formala hartzen da kontuan, ez arautua, pertsonen garapena errazten duena eta, batez ere, gazte langabeen eta ekintzaileen prestakuntza beharrei erantzuten diena.

Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskola (NGJE) sortzea onetsi zuen uztailaren 21eko 236/1999 Foru Dekretuak. Arau horren 3. artikuluaren arabera, bere zereginak dira, besteak beste, NGJEk eta onarpen ofiziala duten astialdiko eskolek sustatutako ikastaroen tituluak, diplomak eta ziurtagiriak ematea, ezartzen den aurretiazko tramitazioari jarraituz. Orobat, bere zeregina da ezartzea gazteriaren arloko jardueren eremuko tituluen ikastaroetako programak eta astialdiko eskolei onarpen ofiziala ematea eta kentzea.

Monitore edo zuzendarientzako ikastaroak eginda gazteen elkarte sareak mantendu eta garatzen dira, bai eta gazteen etorkizuneko boluntariotza sustatu ere.

Gobernuak 2017ko otsailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zen, banakako ebaluazioaren araubidean, tramita zedin astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteendako prestakuntzarako laguntzen deialdi hau. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako astialdiko eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaroak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteendako prestakuntzarako laguntzen deialdia onestea. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako astialdiko eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaro horiek, 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era.

  2. Deialdiaren kostuari aurre egiteko, 25.000 euroko gastua baimentzea, 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Gazteendako prestakuntzarako bekak” izeneko A50003-A5210-4809-232102 partidaren kargura.

  3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

  4. Foru Agindu hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea.

    Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. Xedea.

    Nafarroako gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko diru-laguntzen araubidea ezartzea du xede deialdi honek, aisialdiko, astialdiko eta boluntariotzako jarduerak ahalik eta baldintzarik hoberenetan egin ahal ditzaten eta prestakuntza hori jasotzeko aukera berdinak izan ditzaten.

    Deialdiaren baldintzak beterik, 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarteko irakastaldian hasi eta bukatu dituzten ikastaroetarako laguntzak eskatzen ahalko dira.

    Irakastalditzat hartuko da otsailaren 20ko 34/2004 Foru Aginduaren 5. atalean (1.a eta 2.a atalak) definitutako aldi teoriko-praktikoa. Aipatu foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR