21/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Tuterako 10 jabeen erkidegotarako (“100 pisos” eta “Scalextric A, B, C” izenekoak), esp..: PIG 27.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 21/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Tuterako 10 jabeen erkidegotarako (“100 pisos” eta “Scalextric A, B, C” izenekoak), esp..: PIG 27. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Adierazitakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 238 etxebizitzatarako, Tuterako 10 ataritan banatuak daudenak. Etxebizitza horiei “100 pisos” eta “Scalextric A, B, C” esaten zaie, eta, zehazki, hauek dira:

–Azut kalea, 2, 4, 6, 8, 10 eta 12 zenbakiak.

–Fuente de La Salud kalea, 2 zenbakia.

–Fuente de la Dula kalea, 2 zenbakia. Scalextric A.

–Tronzaires bidea, 30 zenbakia. Scalextric B.

–Tronzaires bidea, 32 zenbakia. Scalextric C.

Proiektuak lau eraikin hartzen ditu: “100 pisos” izeneko blokea eta Scalextric A, B eta C izenekin ezagutzen direnak. Lehenengoan (Azut kalea eta Fuente de la Salud kalea) 5 atari zentral daude (atari bakoitzean 18 etxebizitza) eta muturreko bi atari (atari bakoitzean 8 etxebizitza). Bloke osoak beheko oina eta lau solairu ditu. Scalextric A eta Scalextric B izenekoak berdin-berdinak dira: beheko oina, zeina batez ere aparkaleku partikularretarako erabiltzen baita, eta etxebizitzetarako lau solairu. Bloke bakoitzean 56 etxebizitza daude. Scalextric C izenekoak sotoa du, garaje komunitario gisa erabiltzen dena, beheko oina, merkataritzarako eta aparkalekuetarako erabiltzen dena, eta etxebizitzetarako bost solairu, non bakoitzean 4...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR