21/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren xedea da Lanbide Heziketaren, kualifikazioen eta egiaztapenen sistema oso bat antolatzea eskaera sozial eta ekonomikoei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko, prestakuntza modalitate ezberdinen bitartez. Hala, legeak bizitza osoan zeharreko prestakuntza sustatzen du, eta espektatiba eta egoera pertsonal eta profesional desberdinetara egokitzen da. Horretarako, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala sortu da. Sistema horrek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala du ardatz, zeinaren helburua baita, besteak beste, lanbide kualifikazioa ebaluatzea eta egiaztatzea, kualifikazio hori lortzeko bidea edozein dela ere.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko elementuak ezartzen ditu hezkuntza sistemako Lanbide Heziketa malgua izan dadin, prestakuntzatik lanerako urratsa eta alderantzizkoa ahalbidetuz. Ebaluazioa lortutako emaitzen jarraipen eta balorazioa egiteko tresna erabilgarria da, baita emaitza horiek lortzeko prozesuak hobetzeko ere. Hori dela eta, beharrezkoa da ebaluazio prozedura bat ezartzea. Prozedura horrek, halaber, loturak ezarri beharko ditu ikaskuntza mota desberdinen artean, batetik bestera iragateko aukera emanez eta beharrizan eta interes pertsonaletara egokitutako heziketa bideak sortzea ahalbidetuz. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan, hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen hartan, heziketa mota horretako irakaskuntzen ebaluazioa arautzen da V. tituluko I. kapituluan.

Nafarroan, erdi eta goi mailako heziketa zikloei dagokienez, ebaluazio prozesu hori apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduak arautzen du (irailaren 18ko 86/2014 Foru Arauak aldatua), Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituenak.

Hezkuntza Departamentuak uste du lehentasunezkoa dela ebaluazio prozesuaren etengabeko hobekuntza ezartzea, irakaskuntza jarduera hori funtsezkoa baita mailaz igotzen diren eta titulazioa eskuratzen duten Lanbide Heziketako ikasleen tasak hobeak izan daitezen. Hori lortzeko, bi helburu espezifiko ezarri dira 2017-2020ko Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoan: lehenbizikoa, “Lanbide Heziketa amaitzen duten ikasle kopurua handitzea” izenekoa, 2. ardatzaren barnean sartu da (Balioa ematea gure gizartearen kohesioari eta iraunkortasunari); bigarrena, berriz, “Aurrera egitea Europak Lanbide Heziketarako finkatu dituen ikasleen ehunekoak lortzeko”, 3. ardatzean dago kokatuta (Lanbide Heziketa indartzea eta etengabe eguneratzea). Hori horrela, beharrezkoa da zenbait aldaketa egitea ebaluazioari buruzko araudian, erdi eta goi mailako zikloetako etengabeko ebaluazioaren sisteman aurrera egin ahal izateko. Xede horrekin, amaierako ebaluazio deialdi bat ezarri behar da maila bakoitzean, eta neurri malgutzaileak ezarri behar dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta, ondorioz, ebaluazio prozesua ahalbidetzeko. Ebaluazio horrek erdi eta goi mailako ikasleek erantzukizun handiagoa izatea sustatuko du, eta, aldi berean, ikastetxeei ikuspegi berri bat emanen die ebaluazio prozesua antolatzeko eta garatzeko.

Era berean, Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoak ikasleak ardatz dituzten irakaskuntza metodologiak (metodologia aktibo deiturikoak) garatzearen alde egiten du. Metodologia horien artean hau gailentzen da: Proiektuetan Oinarritutako Elkarlaneko Ikaskuntza (POEI). Metodologia horietan, ikasleen ikaskuntzari begira, bereziki garrantzitsua da zeharkako gaitasun deiturikoak garatzea, hots, gaitasun pertsonalak eta sozialak. Horrek berekin dakar ebaluazioa nabarmen aldatzeko erantzukizuna, heziketa prozesuaren berezko zatitzat hartuz, zalantzarik gabe. Horretarako, beharrezkoa da Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa arautzen duen aginduan aurrera egitea, metodologia aktiboek berezko duten ebaluazioaren ikuspegi berria aintzat hartuko duten alderdiak txertatuz.

Irailaren 18ko 86/2014 Foru Aginduaren bidez apirilaren 8ko 52/2009 Foru Agindua aldatu ondoren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko tituluetako bat garatu da, baliozkotzeen eta salbuespenen araubideari buruzkoa, zehazki. Garapen hori urriaren 26ko ECD/1055/2017 Aginduaren bidez egin da (azaroaren 7ko ECD/2159/2014 Agindua aldatu zuena), zeinaren bidez ezarri baitziren Espainiako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako lanbide moduluen arteko baliozkotzeak eta horiek aplikatzeko neurriak, eta aldatu baitzen 2001eko abenduaren 20ko Agindua, zeinaren bidez zehaztu baitziren Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikotik eratorritako berariazko lanbide heziketako ikasketen baliozkotzeak. Foru agindu honetan Nafarroako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetako ebaluazioa erregulatzen duen araudira lekualdatzen da ikasleek aurkeztutako baliozkotze eskaerak izapidetzeko prozedura, eskatutako baliozkotze horiek ebazteko eskumena duen organoaren arabera.

Azkenik, Hezkuntza Departamentuak uste du beharrezkoa dela berariaz betetzea goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Hain zuzen, 9.8 artikuluak ezartzen du, ikasketak kirol prestakuntza edo jarduerarekin bateragarriak izan daitezen, eskumeneko administrazioek behar diren neurriak hartuko dituztela ikasle horien ikaskuntzak bestelako erantzukizun eta kirol jarduerekin bateratzeko.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da foru agindu berri bat ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautuko dituena, jarraian adieraziko diren kapituluekin.

  1. kapituluan xedea eta aplikazio eremua zehaztu ondoren, II. kapituluak Lanbide Heziketaren ebaluazioaren ezaugarri orokorrak arautuko ditu, eta bertan jasota egonen da ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen dela, nagusiki hezitzailea, eta modulutan bereizita egonen dela, baina izaera integratzailea alde batera utzi gabe. Hemen sartuko da lehen berritasuna: Lanbide Heziketako ziklo eta moduluen ebaluazioaren ikuspegi berriari eginiko erreferentzia. Ikuspegi horren bidez, ikaskuntza metodologia berriak aplikatuko dira, proiektu metodologikoan modu esanguratsuan definitutako gaitasunak ardatz hartuta. Erreferentzia hori foru arau honetan berariaz jasota dago, ebaluazio prozesu osoan zehar. Horrez gain, beste berritasun bat ere badago: etengabeko ebaluazio sistema definitu eta ezartzen du Nafarroako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetako ebaluazio sistema gisa, eta, aldi berean, amaierako ebaluazio sistema ezartzen du etengabeko ebaluazio sistema aplikatu ezin zaien ikasleendako alternatiba gisa. II. kapitulu horretan aipatzen da, halaber, zein diren programazio didaktikoak prestatzean arreta berezia behar duten alderdi zehatzak ebaluazio prozesuaren plangintzan, baita zein diren hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleek aniztasunari erantzuteko behar izaten ahal dituzten neurriak ere. Azkenik, etengabeko ebaluazioaren ildo berean, maila bakoitzeko deialdi arrunt bakarra ezartzen da, eta deialdi bereziak eskatzeko baldintzak zehazten dira, ohiko lau deialdiak agortu dituzten lanbide moduluetarako.

  2. kapituluak, irakasle taldeari buruzko xedapenak jasotzen ditu, hala nola ebaluazio prozesuaren garapenari buruzkoa. Prozesu horrek hainbat ebaluazio saio hartzen ditu barnean: hasierakoa, partzialak eta amaierakoa. Hala, kapitulu horretan saio horien guztien tenporalizazioa ere jasota dago. IV. kapituluak lanbide moduluen eta heziketa zikloaren kalifikazioa arautzen du, eta ebaluazio agirietan eman behar diren zenbakizko eta ez-zenbakizko kalifikazioak ezartzen ditu, ebaluazio prozesuko informazio garrantzitsu guztia eskuratze aldera. Azkenik, kapitulu horrek xedatzen du “ohorezko aipamenak” (moduluetan) eta “ohorezko matrikulak” (heziketa zikloetan) emateko aukera.

  3. kapituluak irizpideak ezartzen ditu zikloan jarraitzeko, hurrengo mailara iragateko eta Lantokiko Prestakuntza modulura sartzeko, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean oinarritutako tituluak gauzatzean lortutako esperientziaren emaitza gisa. Irizpide horiek aukera ematen dute ebaluazio prozesua egokitzeko ikasleek heziketa zikloko gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita lanbide kualifikazioak ere, eskuratu izana egiaztatzeko helburura. Gainera, kapitulu honetan heziketa zikloetako ikaskuntzak errekuperatzeari buruzko zenbait xedapen ere jasota daude.

  4. kapituluan, egiten ahal diren matrikula baliogabetzeen tipologia ezarri da: ofizioz, ikastetxearen eskutik (matrikula deuseztatzea); edo ikasleak –edo, adingabea bada, bere legezko ordezkariek– hala eskatuta (matrikula baliogabetzea, baina plaza erreserbatzeko eskubidearekin/matrikulari baja borondatez ematea). Era berean, baliogabetze horiek egiteko eta eskatzeko baldintzak ezartzen ditu, baita ebaluazio deialdiari uko egitea eskatzeko baldintzak ere. VII. kapituluak barnean hartzen ditu lanbide modulua baliozkotzeari, Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteari eta baliozkotzeen eta salbuespenen prozedurari buruzko xedapenak.

  5. kapituluan, berriz, egungo araudi esparruak eskatzen dituen ebaluazio agiriak daude zehaztuta: ikaslearen ikasketa espedientea, ebaluazio aktak eta banakako ebaluazio txostenak. Horrez gain, kapitulu horretan ezarrita daude ikasleen mugikortasunaren inguruko zenbait neurri. Azkenik, IX. kapituluak tituluak emateari buruzko zenbait alderdi biltzen ditu: teknikari tituluak, goi mailako teknikariarenak eta dagozkien Europass gehigarriak. Bestetik, Lanbide Heziketako titulu horien erregistroari eta ondoreei buruz ere mintzatzen da.

    Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren bidez, aldeko txostena eman du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR