192E/2021 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Agindua aldatzen duena. 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 192E/2021 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Agindua aldatzen duena. 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan. Otsailaren 23an otsailaren 2ko 12/2016 Foru Agindua onetsi zen, bat etorriz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan ezarritakoarekin. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

Une honetan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletan egitura berri bat ezartzeko premia nabarmendu da Profesionalen Zuzendaritzaren eta Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren arloetan sortu diren behar berriei erantzun ahal izateko.

Ildo horretan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak proposatu du, batetik, Profesionalen Zuzendaritzaren barnean Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atala sortzea, eta Deien Koordinazio eta Kontrolerako Unitatea kentzea. Bestetik, proposatu da Deialdien Koordinaziorako Unitatea eta dagokion burutza sortzea Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean, eta horrekin batera Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren mendeko Koordinazio Teknikoaren Unitatea kentzea.

Horiez gain, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Azpiegituren Zerbitzuari dagokionez, proposatu du Azpiegiturak Kudeatzeko Atalburutza sortzea, aintzat hartuta zenbaterainokoa den bideratzen diren espedienteen kopurua eta zerbitzu horretan egin beharreko proiektu eta obren, zerbitzuen eta horniduren kudeaketa.

Horrenbestez, ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eginiko proposamena, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariak otsailaren 2an emandako 12/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR