19/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak aldeko txostena eman die aldaketei.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen.

Bestetik, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziari atxikitako E mailako lanpostu batzuen birmoldaketa onetsi da, haien maila eta izena haietan diren langileen eginkizunetara egokitzeko.

Azkenik, indarreko araudia betetzeko, enplegu publikoaren eskaintza bat onetsi da, nahiz eta lanpostuak barne igoeraren bidez beteko diren. Nafarroako foruzain kabo izateko hamalau lanpostu dira.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

    Barne Zuzendaritza Nagusia

    –Foruzaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 391 zenbakia duena.

    EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA

    Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

    –Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3691 zenbakia duena.

    Nafarroako Enplegu Zerbitzua

    –Legelaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6192 zenbakia duena.

    HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

    –Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 31159 zenbakia duena.

    –Administrari laguntzaileak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 31521, 35249 eta 38037 zenbakia dutenak.

    –Garbiketako langileak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 30559, 32474, 34485 eta 34675 zenbakia dutenak.

    OSASUN DEPARTAMENTUA

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

    –Sukaldariak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 61770, 64160, 64246 eta 64297 zenbakia dutenak.

    Nafarroako Ospitalegunea:

    –OLT/EUD. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 60607 zenbakia duena.

    –Osasun hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 60471 zenbakia duena.

    –Osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70118 zenbakia duena.

    –Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 64581 zenbakia duena.

    –Osasuneko laguntzaileak (OL). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 64727 eta 65453 zenbakia dutenak.

    Oinarrizko Osasun Laguntza:

    –Zeladorea. Lanpostu huts...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR