186/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez epe bat ezartzen baita hautagaitzak adingabeen arloan aurkezteko Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzorderako, eta egun posible bat finkatzen baita kideak izendatzeko proposamena bozkatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 186/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez epe bat ezartzen baita hautagaitzak adingabeen arloan aurkezteko Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzorderako, eta egun posible bat finkatzen baita kideak izendatzeko proposamena bozkatzeko. Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barnean, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea. Foru dekretu horren 44.3 artikuluan ezartzen da ezen Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean zortzi aditu izanen direla gutxienez (pertsonarengan zentratutako arretan oinarritutako ikuspegia, ekintzak eta ereduak dituzten zentro edo zerbitzuen kudeatzaile diren pertsonek edo erakundeek aukeratuak), eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren bi ordezkari ere arituko direla, batzordeko lehendakari eta idazkari lanetan.

Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2002 Foru Legearen 45.4 artikuluak aurreikusten du adingabeen arloko adituak sartzea Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean.

Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren 44.3 artikulu aipatuak aurreikusten du, orobat, batzordekideak izendatzeko prozedura hasiko dela gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluarentzat ezarritako bide bera edo antzekoa erabiliz. Ahaleginak eginen dira, betiere, oreka egon dadin emakumeen eta gizonen artean eta foru dekretu honen xedeko arloen artean, deusetan galarazi gabe arlo horietako batzuetarako azpibatzordeak eratzea.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 2ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez, epe bat ezarri zen hautagaitzak aurkezteko eta egun posible bat finkatu zen foru dekretu horretan aurreikusitako zenbait erakunde ordezkatuz Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatzeko proposamena bozkatzeko; adingabeen arloko bi pertsona izendatu behar dira, gizarte zerbitzuen beste lau sektoreetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR