183/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 183/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen. Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduak departamentu horren eta haren erakunde autonomoen egitura garatu zuen, bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan. Gero, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 14ko 131/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Berriki, Eskubide Sozialetako Departamentuak kudeatzen zituen haur eskolak Hezkuntza Departamentura eskualdatu dira. Hori dela eta, bidezkoa da Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoaren eta Familia Bulegoaren eginkizunak aldatzea, Hezkuntza Departamentura eskualdatutako eskumen horiek testutik kentzeko, eta, bide batez, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legea onetsi ondoren eskuratutako eginkizunak jasoko dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren 23. eta 30. artikuluak aldatzea. Foru agindu horren bidez departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Lehena.–23. artikulua aldatzen da. Aurrerantzean honela idatzita geldituko da:

“23. artikulua. Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoa.

Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoak, Langileria Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

  1. Bere eskumenean dauden giza baliabideen arloan behar den koordinazioa bultzatzea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentroen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR