169/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura onetsi zen, eta abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bidez Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa. Hori dela eta, bulegoen egitura eta haien eginkizunak eta atxikipena egokitu behar dira.

Foru agindu honen xedea Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak departamentuko egitura berrira egokitzea da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

    1. ATALA

      Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua

    2. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

    3. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

      –Antolamendu Bulegoa.

      –Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

      –Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa.

      –Hezkuntza Premien Bulegoa.

      –Orientazio Bulegoa.

      –Inklusio Proiektuetarako Bulegoa.

      –0-3 urteko Haurren Bulegoa.

    4. Antolamendu Bulegoa, Titulu eta Baliozkotze Bulegoa eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa Ikasketak Antolatzeko Atalari atxiki zaizkio.

      Hezkuntza Premien Bulegoa, Orientazio Bulegoa eta Inklusio Proiektuetarako Bulegoa Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari atxiki zaizkio.

      0-3 urteko haurren Bulegoa 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari atxiki zaio.

    5. artikulua. Antolamendu Bulegoa.

      Antolamendu Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      –Indarra duen hezkuntza sistemak lege aldetik behar duen garapena aztertzea eta proposatzea.

      –Ikasketen eta antolaketaren gaineko araudiaren proposamenak prestatzea.

      –Estatuko zein autonomietako hezkuntza administrazioek onesten duten hezkuntza arloko araudia berrikusi, katalogatu eta artxibatzea.

      –Ikasketa planak irakaskuntza arautuen erregistroan sartzea, baita haiek prestatu eta gordetzea ere.

      –Eskola Kontseiluak berritu eta osatzeko prozesuen garapena gainbegiratu eta kontrolatzea.

      –Ikastetxeetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketak gainbegiratu eta kontrolatzea.

      –Ikasleen eskolatzea malgutzeko eta beste urte bat irauteko baimen eskaerak tramitatu eta ebaztea.

      –Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza planifikatu, prestatu eta ematea.

      –Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

    6. artikulua. Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

      Titulu eta Baliozkotze Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      –Titulu akademikoak eta profesionalak emateko proposamenak tramitatzea eta horien gainean ebaztea, ikastetxeek eskaturik.

      –Ikastetxeei titulu akademiko eta profesionalak luzatu eta banatzea.

      –Ikasketen ziurtagiriak luzatzea.

      –Tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, horien gainean ebaztea.

      –Diploma eta tituluen erregistroaz arduratzea.

      –Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza planifikatu, prestatu eta ematea.

      –Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

    7. artikulua. Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa.

      Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      –Helduen hezkuntza garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea, zuzendaritza nagusi honetako beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

      –Helduentzako prestakuntza programak garatu, kudeatu, koordinatu eta horien jarraipena egitea.

      –Helduen hezkuntzan eta urrutiko irakaskuntzan diharduten ikastetxe eta ikasgelen sarearen koordinaziorako eta funtzionamendu akademikorako neurrien plangintza egitea.

      –Helduen hezkuntzaren beharretan izaten diren aldaketak atzeman eta aztertzea, eskaintza behar horietara egokitzeko.

      –Beste kultura batzuetako helduen integrazioa errazteko berariazko programak planifikatu eta abian jartzea.

      –Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak helduei ekar diezazkiekeen onurez baliatzeko aukera ematen duten berrikuntza programak garatu eta kontrolatzea.

      –Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza planifikatu, prestatu eta ematea.

      –Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak.

    8. artikulua. Hezkuntza Premien Bulegoa.

      Hezkuntza Premien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      –Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroarekin (NHBBZ) eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

      –Ikasteko berariazko zailtasunen, gaitasun intelektual handien, hezkuntza sisteman berandu sartzearen, gaixotasunen, baldintza pertsonalen edo eskola historiaren ondorioz, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamena egitea, NHBBZrekin elkarlanean.

      –Hezkuntza arloko berrikuntza eta ikerketa programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, bai eta ikasleen aniztasunari eta behar den laguntza motari erantzuteko berariazko programak garatzea ere, NHBBZrekin elkarlanean.

      –Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko, NHBBZrekin elkarlanean arituz.

      –NHBBZtik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntzako laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko.

      –Departamentuak, premia berezien arloan, premia orokorrak dituzten ikasle, ikastetxe eta familientzat dituen diru-laguntzak planifikatu eta kudeatzea, NHBBZrekin elkarlanean.

      –Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

      –Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan, NHBBZrekin elkarlanean.

      –Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko hezkuntza bereziak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

      –Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

      –Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza planifikatu, prestatu eta ematea.

      –Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

    9. artikulua. Orientazio Bulegoa.

      Orientazio Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      –Orientazio departamentuen, hezkuntza sostengurako unitateen eta, oro har, orientazioko profesionalen orientazio lanari buruzko araudia aplikatzea.

      –Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

      –Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

      –Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzean.

      –Inklusio proiektu eta inguruneetan dauden ikasleei arreta pertsonalizatua eta pertsonalizatzailea emateko, irakasleen eta beste profesional batzuen esku-hartzea koordinatzeko lana sustatzea.

      –Hezkuntza orientazioaren eginkizunak garatzeko behar diren material psikoteknikoak eta baliabide dokumental eta bibliografikoak erosi eta zabaltzea, NHBBZrekin elkarlanean.

      –Urteko Plana eta Memoria prestatzea, zerbitzuaren jarraibideen arabera.

      –Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza planifikatu, prestatu eta ematea.

      –Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

    10. artikulua. Inklusio Proiektuetarako Bulegoa.

      Inklusio Proiektuetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      –Hezkuntza Departamentuak onetsitako funtzionamendu irizpideak eta araudia zabaldu eta aplikatzea, ikasleak hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo berariazko beste egoera batzuen ondorioz sortzen diren hezkuntza laguntzako berariazko premiei dagokienez.

      –Aurreko paragrafoan aipatutako ikasleei harrera egin eta arreta emateko behar diren jarduketen, baliabideen eta sostenguen proposamena eta programazioa egitea.

      –Irakasle eta familiak gidatzeko material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, ikasleak sisteman hobeki txertatzeko, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

      –Ikastetxeei aholkua eta laguntza ematea harrera programak, berandu eskolatzen diren ikasleei arreta emateko programak eta inklusio proiektuak ezartzerakoan.

      –Egoera sozial ahulean dauden ikasleek hezkuntza jasotzeko aukera berdinak dituztela bermatzeko laguntzak kudeatzea.

      –Ikasle atzerritarrei edo gizarte edo kultur egoera ahulean dauden ikasleei arreta ematen dieten ikastetxeen, gizarte zerbitzuen, erakundeen eta entitateen arteko koordinazio lana egitea.

      –Egoera soziokultural ahularen ondorioz hezkuntza premiak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

      –Ikasleak hezkuntza sisteman txertatzeari begira Europan, Estatuan, eskualdeetan eta udaletan egiten diren ekintzetan parte hartzea, eta biltzarrak, ekitaldiak eta jardunaldiak sustatzea jardunbide egokiak zabaltzeko ikasleak txertatzearen arloan, berrikuntzaren eta ikerkuntzaren arloan, hezkuntza bikaintasunaren arloan, hezkuntza pertsonalizatuaren arloan eta eskola uztea saihestu eta aurreikustearen arloan.

      –Eskolatze Batzordeari laguntzea hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera batzuen ondorioz premia berariazkoak dituzten ikasleak eskolatzeko orduan, Nafarroako ikastetxe guztien artean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR