16/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 16/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontuak direnez, Eskubide Sozialetako Departamentuko burutza bat betetzeko betebeharrei buruz planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren hogeita lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua: –Erdi mailako tituludunak (administrazio arloa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 8638 zenbakia duena.

Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua: –Osasuneko goi mailako teknikariak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67025 zenbakia duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia: –Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5511 zenbakia duena.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia: –Siloko buruak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 5515 zenbakia duena.

Kultura eta Kirol Departamentua.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia: –Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR