140/2021 FORU AGINDUA, 2021eko abuztuaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, osasun programa bat ezartzen duena Urbasa eta Andiako larreak erabiltzen dituzten abeltegietarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 140/2021 FORU AGINDUA, 2021eko abuztuaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, osasun programa bat ezartzen duena Urbasa eta Andiako larreak erabiltzen dituzten abeltegietarako. Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen xedea da neurri juridiko eta administratiborik egokienak ezartzea abereen osasuna hobetzeko, eta horretarako, gaixotasun infekto-kutsakorrak eta parasitarioak prebenitu eta kontrolatzea, gizakiei kutsatzeko modukoak izan ala ez, Nafarroako Foru Komunitateko ingurumenari eta etxe-abereei eragiten baitiete.

Legearen 33.1 artikuluaren arabera, honako hauek hartzen dira abereen gaixotasunak kontrolatu eta desagerrarazteko programatzat: osasun ekintza bereziak, Nafarroako Foru Komunitatean nahitaez egin beharrekoak, baldin eta abereen prozesu patologikoak kontrolatu edo desagerrarazteko albaitaritzako epizootiologiako teknika berariazkoak erabili behar badira, prozesu patologiko horiek prebalentzia handia dutelako abereen eta gizakien populazioan, edo abeltzaintzako ustiategien bideragarritasun ekonomikoa kolokan jar dezaketelako. Era berean, aipatu legearen 33.2 artikuluan ezartzen denez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren foru aginduaren bidez ezarriko dira gaixotasunak kontrolatu eta desagerrarazteko programak. 34. artikuluan osasun ekintzako programa bereziak aipatzen dira, eta bertan zehazten da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak osasun ekintzako programa bereziak abiarazten ahalko dituela Nafarroako eremu zehatz eta jakinetan, aurreko artikuluko lehen apartatuan aurreikusitako osasun premiak sortzen badira. Xedatzen du osasun ekintzako programa bereziak nahitaez bete beharrekoak izanen direla, zein eremutarako ezartzen diren hango abeltegietan.

Urbasa eta Andia Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea onesten duen abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuak, abeltzaintza erabilerarako jarraibideei dagokienez, xedatzen du Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legean eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoari men eginen zaiola animalien osasunarekin zerikusia duen orotan.

Bestetik, aipatzen du, besteak beste, Nafarroako azienden osasunaren ardura duen Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuarena dela, halaber, orokortutako osasun arazoei (epizootiak) aurre egiteko neurri zuzentzaileak hartzeko ardura. Hori horrela, xedatzen da epizootiaren bat gertatu eta osasun agintariek tratamendu orokorra behar dela erabakiz gero, tratamendua nahitaezkoa izanen dela mendietan dauden abere guztientzat, aipatutako agintariek xedatzen duten moduan.

Urbasa eta Andia mendietako herri-larreek garrantzi handia dute Nafarroako abeltzaintza sektorearentzat. Bertan larratzen diren abereen kopuru handiak, eta horiek udalerri askotakoak izateak, gune kritiko bilakatzen dute eritasunen hedapena galarazteari begira; izan ere, larre horietan bazkatzen diren abereen artean patogeno...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR