14/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 14/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko otsailaren hogeita hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

–Erdi mailako teknikariak-Zuzenbideko diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 29 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10911 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Delineatzaile-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 32995 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Lan-harremanetako diplomadunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 9423, 2712 eta 10013 zenbakiak dituztenak.

–Gizarte-graduatuak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2706 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR