12/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Sustapeneko kontseilariaren uztailaren 3ko 87/2013 Foru Aginduaren II. eranskinean agertzen den nahitaez jaso beharreko bederatzigarren klausula aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, etxebizitza babestuen salerosketa, eskuratze, esleipen edo errentamendu kontratuetan, erosteko aukera izan edo ez, nahitaez jaso behar diren klausulak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapeneko kontseilariak uztailaren 3an emandako 87/2013 Foru Aginduaren bidez, etxebizitza babestuen salerosketa, eskuratze, esleipen edo errentamendu kontratuetan, erosteko aukera izan edo ez, nahitaez jaso behar diren klausulak ezarri ziren.

Berriki, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Agindua onetsi da, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatu, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatu beharreko moduluak ezarri eta Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra sortzen duena.

Beste berrikuntza batzuen artean, aipatutako foru legeak ezarri du, alde batetik, ezin dela abalik eskatu alokairu publikoko errentamendu kontratuak egiteko, eta beste aldetik, etxebizitza babestuen errentamendu kontratuetan lurraren kontribuzioa errentatzaileak ordainduko duela beti, eta ordainketa hori ezin dela errentariaren kargu utzi.

Berrikuntza horien ondorioz, beharrezkoa da etxebizitza babestuen errentamendu kontratuetan nahitaez jaso behar diren klausulak berrikustea; izan ere, lehenago, abala eskatzen zen Hirigintzaren eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeari buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen arabera, eta lurraren kontribuzioa errentariaren kargu uzten ahal zen.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Sustapeneko kontseilariaren uztailaren 3ko 87/2013 Foru Aginduaren II. eranskinean agertzen den nahitaez jaso beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR