118/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gutxieneko funtsezko zerbitzuak arautzen dituena LAB sindikatuak deituta Nafarroako Gobernuko haur eskoletan egitekoa den greba dela eta. Greba 2022ko maiatzaren 19an hasiko da, ostegunarekin, egun horretako goizeko 8:00etan, eta ostegunero errepikatuko da denbora-mugarik gabe.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 118/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gutxieneko funtsezko zerbitzuak arautzen dituena LAB sindikatuak deituta Nafarroako Gobernuko haur eskoletan egitekoa den greba dela eta. Greba 2022ko maiatzaren 19an hasiko da, ostegunarekin, egun horretako goizeko 8:00etan, eta ostegunero errepikatuko da denbora-mugarik gabe. Belén Zúñiga Barberena andreak, LAB sindikatua ordezkatuz, greba deialdia egin du Nafarroako Gobernuko haur eskoletan, 2022ko maiatzaren 19ko (osteguna) goizeko 8:00etan hasita, eta ostegunero errepikatuko da denbora-mugarik gabe. Sindikatu horren arabera, grebaren helburua da Nafarroako haur eskola publikoetako langileen lan baldintzak hobetzea.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartuta dagoen greba egiteko eskubidea bateragarria izan behar da gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Haur eskolak ezin dira arretarik gabe utzi, horrek eragin negatiboa izanen lukeelako haurren guardian, hezkuntzan, zaintzan eta arretan, eta familiei bermatu behar zaielako grebak irauten duen bitartean haurrak behar bezala zainduko direla.

Azpimarratu beharra dago ezen haur eskolen erabiltzaile diren haurren gutxieneko arretaren barruan sartzen direla haien oinarrizko beharrak estaltzeko diren jarduera guztiak, hala nola elikadura, baina, baita ere, zainketa pertsonalari, komunikazioari, kontrolari eta babesari lotutakoak.

Gutxieneko zerbitzu hauek finkatzeko orduan, proportzionaltasunaren eta arrazionaltasunaren printzipioez gainera, kontuan hartu behar da zerbitzu horiek ezinbestekoak direla pertsona horiek behar duten gutxieneko arreta bermatzeko.

Horrek justifikatzen du zerbitzu horiek funtsezko zerbitzu gisa baloratzea eta sailkatzea, eta, hortaz, beharrezkoa da osorik estaltzea deitutako grebak dirauen bitartean.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioak 15., 28., 39.4, 43. eta 49. artikuluetan aginte publikoei ezartzen dizkien betebeharrak betez, beharrezkoa da haur horiei zainduak eta artatuak izateko eskubidea bermatuko dieten gutxieneko zerbitzu batzuk ezartzea, baina, betiere, langileen grebarako eskubidea errespetatuta.

Proposamena LAB sindikatuari bidali zaio, Greba Batzordearen ordezkaria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR