11/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua zehazteko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 11/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua zehazteko deialdia onesten duena. Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren.

Foru dekretu horren 5. artikuluan langile autonomoen lanbide elkarteek kontseilu horretan parte hartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dira; besteak beste, honako hau: laur urtetik behin deialdi bat eginen da, lan arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez, langile autonomoen lanbide elkarteek kontseiluan parte har dezaten, betiere jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean badute eta sektore artekoak badira.

Horrela, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartu ahal izateko, elkarte interesdunek berariaz adierazi behar dute, aipatu deialdian parte hartuz.

Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 6an hartutako Erabakiaren bidez (2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa), Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Era berean, Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 18an hartutako Erabakiaren bidez bidez (2020ko 73. Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR