11/2019 FORU LEGEA, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOARI ETA FORU-SEKTORE PUBLIKO INSTITUZIONALARI BURUZKOA.

HITZAURREA

1

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak 49.1 artikuluko c) eta e) letretan eskumen osoa esleitzen dio Foru Komunitateari, bere foru araubidea dela eta, Nafarroako zuzenbide substantiboaren espezialitateetatik edo antolaketa propiotik eratorritako prozedura administratiboko edo, kasua bada, ekonomiko-administratiboko arauei dagokienez eta, orobat, Foru Diputazioaren, haren administrazioaren eta haren menpe dauden entitate publikoen araubide juridikoari dagokionez. Betiere, administrazio publikoetan herritar guztiak berdin tratatuak izatea bermatu behar du.

Eskumen hori erabiliz onetsi ziren Foru Komunitateko Gobernuaren eta Administrazioaren araubide juridikoari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea onetsi zenetik, Administrazio Publikoa aldatu, eta bere funtzionamendua errealitate sozial berriari egokitu behar izan dio herritarrei zerbitzu egokiagoak eman ahal izateko; izan ere, gaur egun Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak ezin dira jada ez ulertu ez eta garatu ere bilakaera teknologikoari bizkarra emanda. Zerbitzuak ematen dituzten erakundeek diharduten testuinguruaren eraldaketa eta hartako aldaketa sozialak ikusirik, behar-beharrezkoa da administrazioa berritzea. Aldaketa hori azaleratzen hasi zen Nafarroako Foru Komunitatean administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legea onestearekin batera.

Bestalde, ordenamendu juridikoa ere nabarmen aldatu da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea onestearekin batera. Oinarrizkoak direnez, lege horiek gure Administrazioaren antolamenduari eta funtzionamenduari eta hark herritarrekin dituen harremanei eragiten diete.

Beraz, bidezkoa da lehenengo pausoa ematea gure araudia oinarrizko legediari egokitzeko eta gure garaietara egokituagoa den administrazio berria ezartzeko. Horretarako, ezinbestekoa da foru lege hau prestatu eta onestea, honako hauek arautze aldera:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Foru-sektore Publiko Instituzionalaren antolaketa, funtzionamendua eta araubide juridikoa.

  2. Foru Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko harremanak, indarreko araudiaren esparruaren barnekoak.

  3. Herritarren laguntzarekin, kalitateko arau esparru bat prestatu eta horri eustea.

    Alde batetik, foru lege honek honako hauek arautzen ditu: Foru Administrazio Publikoaren barne funtzionamenduaren ad intra harremanen eta Foru Komunitatean aritzen diren administrazio ezberdinen arteko harremanen antolamendua, eta gure Administrazioaren (instituzionala barne) berariazko araubide juridikoa.

    Alde horretatik, araudi berriak gure antolaketa administratiboaren berezitasunei eusten die, eta antolaketa hori egokitzen die administrazio elektronikoak eta urriaren 1eko 40/2015 Lege berriak ezarritako eskakizun berriei (urriaren 1eko 40/2015 Lege horrek administrazio egitura berri bat jasotzen du, sektore publikoaren eremuan entitate berriak sartzea ahalbidetzen duena).

    Hori helburu, eta herritarrentzako arreta eta zerbitzuak hobetzeko eta administrazioaren jarduera eraginkorragoa izateko asmoz, foru lege hau onetsi da. Legearen helburua da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta sektore publiko instituzionala osatzen duten erakundeen antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

    Beste aldetik, foru legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Foru-sektore Publiko Instituzionalak herritarrekin eta enpresekin dituzten ad extra harremanak arautzen ditu.

    Harreman horien esparruan, foru lege honen helburu nagusietako bat da administrazio elektroniko orokortua ezartzea eta teknologia berriak administrazio prozedurari aplikatzea, oinarrizko legediak eskatzen duenari jarraikiz.

    Zehatz-mehatz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen zioen azalpenean honako hau xedatzen da: “Azaroaren 26ko 30/1992 Legea jada ohartu zen teknologia berriek administrazio-harremanetan duten garrantziaz, baina legezko aitortza ekainaren 22ko 11/2007 Legeak eman zien, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoak, herritarrek administrazio publikoekin elektronikoki harremanetan jartzeko duten eskubidea ezarri baitzuen, eta orobat administrazioen betebeharra zela beren buruak hornitzea eskubide hori baliatzeko behar diren bitarteko eta sistemez. Hala ere, gaur egungo ingurumarian, izapidetze elektronikoa ezin da oraindik izan prozedurak kudeatzeko modu berezi bat; administrazioen ohiko jarduketa-modua izan behar du. Izan ere, paperik gabeko administrazio batek, funtzionamendu erabat elektronikoan oinarriturik, efikazia- eta efizientzia-printzipioak egokiago zerbitzatzeaz gain, kostuak aurrezten baitizkie herritar eta enpresei, interesdunen bermeak indartu ere egiten ditu. Hain zuzen ere, dokumentazioa eta jarduketak artxibo elektroniko batean izateak erraztu egiten du gardentasunerako betebeharra konplitzea, aukera ematen baitu interesdunei unean uneko informazio bizkorra eta eguneratua eskaintzeko”.

    Testuinguru horretan, ezin da ahaztu herritarrei zerbitzua ematea dela Administrazioaren beraren existentzia justifikatzen duen oinarrizko printzipioa, haren jardueraren goiargi nagusia. Hortaz, araudi berri honek apustu egiten du administrazio elektronikoa errealitate bat izan dadin, zertarako eta Administrazioaren funtzionamendu eraginkorragoa eta arinagoa lortzeko eta herritarrentzako zerbitzua hobetzeko.

    Horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Foru-sektore Publiko Instituzionalaren ad intra eta ad extra harremanen antolamendua arau multzo bateratu batean sistematizatzen da.

    Amaitzeko, foru lege berriak herritarren laguntzarekin kalitateko arau esparrua prestatu eta horri eusteko araubidea ezartzeari ekin dio. Horrela, araugintza-prozedura oinarritu behar duten printzipio berriak ezartzen ditu, baina, batez ere, araudi horren erdi-erdian kokatzen ditu ordenamendu juridiko horren hartzaileak.

    Foru legeak zazpi titulutan bildutako 133 artikulu ditu, hamar xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat, hiru azken xedapen eta bi eranskin.

    2

    1. tituluak xedapen orokorrak biltzen ditu, foru legearen aplikazio-eremua zehazten du, eta Administrazioaren ahalak eta prerrogatibak jasotzen ditu.

      Aplikazio-eremu subjektiboari dagokionez, foru lege honek Administrazio Erroa arautzen du, bai eta Foru-sektore Publiko Instituzionala izenekoa osatzen duen antolaketa-egitura ere. Oinarrizko legediarekin bat, araudi integral bat proposatzen da, baina xehekiago jorratzen da administrazio publikotzat jotzen diren entitateei (“Foru Administrazio Publiko” deitutakoak) aplikatu beharreko araubide juridikoa garatzearen lana, entitate horiek baitituzte herritarrak dauden mailan nagusiki eragiten duten administrazio-eskumenak.

      Xedapen orokorrei dagokienez, honako printzipio honen gainean eratzen dira: administrazio elektronikoak administrazioaren ohiko jarduketa-modua izan behar du. Horrela argi geratzen da teknologia berrietan oinarritzen den sistema bat ezarri nahi duela beste administrazio batzuekin eta herritarrekin harremanak izateko.

      3

    2. tituluak Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra ezartzen du, eta honako hauek jasotzen ditu: haren antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipio orokorrak, organoak, eskumenen erabilera, eta kide anitzeko organoen arau zehatzak.

      Printzipioen eremuan, foru legea saiatzen da behar eta eskakizun sozial berrietatik datozen printzipioak ezartzen, bai eta ezarri nahi den Administrazio berriaren ondorioz beharrezko gertatzen direnak ere. Berria izateagatik, nabarmendu behar da oso garrantzitsua dela tresna informatikoak erabiltzea, eraginkorrak baitira pertsona guztiek irisgarritasuna dutela eta herritar guztiek administrazioarekiko harremanetan tratu-berdintasuna jasotzen dutela bermatzeko.

      Eskumenen erabileraren araubide juridikoari dagokionez, foru legeak araudi berri bat jasotzen du, oinarrizko legediak ezarritako betebehar berrien ondoriozkoa.

      Kide anitzeko organoen araubideak berritasun garrantzitsuak ditu, funtsean lotuta daudenak izapide elektronikoen ezarpenarekin eta oinarrizko araudiak ezartzen dituen eskakizun berriekin.

      4

    3. tituluak Foru Komunitateko Administrazioaren eta Foru-sektore Publiko Instituzionalaren antolaketa arautzen du. Eremu horretan ez dago berritasun handirik, oinarrizko legedia bete beharretik eratorritakoak izan ezik. Hona hemen arrazoia: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako egiturak erakutsi du egokiena dela kudeaketa eta zerbitzu eraginkor eta efizientea gauzatzen jarraitu ahal izateko. Baina, oinarrizko araudiak eskatzen duen bezala, Foru-sektore Publiko Instituzionalean sortzen diren entitateak edo horien aldaketa, bat-egitea edo azkentzea Estatuko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan inskribatu behar direla jasotzen da. Halaber, sektore publiko hori osatzen duten entitate guztien gaineko eraginkortasun-kontrola eta etengabeko ikuskapena indartzen dira, legedi hori oinarri hartuta.

      Berritasun hau nabarmendu behar da: oinarrizko legediak jasotzen duen bezala, aukera dago gure eremuan administrazio agintaritza independenteak eta partzuergoak sortzeko; lehenengoek kanpoko ikuskapen edo erregulazio eginkizunak gauzatuko dituzte sektore ekonomiko eta jarduera zehatz batzuen gainean, eta bigarrenek, berriz, interes komuneko jarduera batzuk garatuko dituzte, administrazioen edo sektore publiko instituzionala osatzen duten entitateen eskumenekoak. Orain arte figura hori Toki Administrazioaren gure legedian baino ez zen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR