107/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ebazten baita Oronoz-Mugairin (Baztan) Lanbide Heziketako ikastetxe berri bat eraikitzeko proiektuko obren jendaurreko fasea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako. Horrekin batera, behin betiko onesten da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskin gisa txertatu dena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

250. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

107/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ebazten baita Oronoz-Mugairin (Baztan) Lanbide Heziketako ikastetxe berri bat eraikitzeko proiektuko obren jendaurreko fasea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako. Horrekin batera, behin betiko onesten da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskin gisa txertatu dena. Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 26ko 36/2023 Foru Aginduaren bidez, proiektu hori eta dagokion exekuzio-obra onura publikokoak direla aitortu eta deklaratu zen, inplizituki, bai eta proiektuko ondasunak eta eskubideak okupatu beharra ere, nahitaezko desjabetzea egiteko. Era berean, hasiera eman zitzaion Oronoz-Mugairin (Baztan) Lanbide Heziketako ikastetxe bat eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari (ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskin gisa jaso zen). Apirilaren 26ko 36/2023 Foru Agindua 2023ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ekoan. Ondasun eta eskubideen zerrenda 15 egun balioduneko epean egon zen jendaurrean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Jendaurrean egoteko epea bukatu da eta ez da alegaziorik jaso.

Nafarroako Gobernuak 2023ko urriaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela Oronoz-Mugairin (Nafarroa) Lanbide Heziketako ikastetxe bat eraikitzeko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Orobat, 98.304,83 euroko gastua kalkulatu zen ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko, zeina 2023ko gastu-aurrekontuko "Lanbide Heziketako ikastetxeak garatzeko obrak" izeneko 410001-41800-6020-325103 partidaren kargura ordainduko baita. Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Horrenbestez, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluarekin eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak bere txostenean jasotakoarekin eta proposatutakoarekin, eta bat etorriz, orobat, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 17.2 artikuluan eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Oronoz-Mugairin (Baztan) Lanbide Heziketako ikastetxe berri bat eraikitzeko proiektuko obren jendaurreko fasea ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR