10/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 26koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egiteko arreta zerbitzua ezartzea programa esperimental moduan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

160. ALDIZKARIA - 2022koabuztuaren11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 10/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 26koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egiteko arreta zerbitzua ezartzea programa esperimental moduan. Nafarroako Gobernua osatzeko sinatu zen “Bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako 2019-2023 aldirako programa akordioa”k funtsezko bi helburu ezartzen ditu, besteak beste: desberdinkeriaren aurkako borroka eta nafar gizarte pluralaren bizikidetzaren sustapena.

Bestalde, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan, seigarren xedapen gehigarrian, programa esperimentalak ezartzeko aukera agertzen da, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren arabera, departamentu horri dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak esleituak dituen eskumenak erabiltzea arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egiteko.

Eskumen horiei erantzuteko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak hainbat jarduera, estrategia eta plan bultzatu ditu eta, besteak beste, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako 2021-2026 Plana prestatu du, Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 16an onetsia.

Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako 2021-2026 Planak zenbait neurri ezartzen ditu eta aurreikusten du, besteak beste, arrazakeriaren eta xenofobiaren biktimei laguntzeko zerbitzu publiko bat sortuko dela zerbitzu hauek ematearren: arreta integrala, bitartekaritza, justizia errestauratiboa, dokumentazioa eta sentsibilizazioa.

Horiek horrela, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak programa esperimental hau ezartzea proposatu du: Nafarroan Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurka Egiteko Arreta Zerbitzua. Hasteko, bi urterako ezarriko da, eta helburu izanen du arrazakeria edo xenofobiagatik diskriminazioa jasaten duten biktimei arreta integraleko zerbitzua ematea. Programa amaitu aurretik, baloratuko da hura luzatzea, eta sartzea Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egiteko arreta zerbitzua ezartzea programa esperimental moduan. Eranskinean dago jasota.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

ERANSKINA

“Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egiteko arreta zerbitzua” izeneko programa esperimentala

1.–Justifikazioa.

Azken urteotan, migratzaileak azkarrago gehitu dira Nafarroan Espainiako gainerako lurraldeetan baino. Gorakada hori gorabehera, bertako biztanleak pixka bat gutxiago...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR