1/2018 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko Berdinna Saria sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea eta egungo gizartean emakumeak ahalduntzea funtsezkoak dira gizarte egonkorragoak eta bidezkoagoak eratzeko, nazioartean adostutako garapen, iraunkortasun eta giza eskubideen helburuak lortzeko eta emakumeen, gizonen eta komunitateen bizi-kalitatea hobetzeko.

Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko helburuen artean, honako hauek daude: emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzea eragozten duten oztopoak desagerraraztea, arlo horretako aurrerapenak bultzatu eta sustatzea, eta gizarte bidezko, plural, moderno eta barneratzaileagoa lortzen laguntzen dutenak aintzatestea.

Horretarako, beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko legerian berdintasunerako aintzatespen bat sortu eta mantentzea, berdintasun hori aintzatetsi eta sustatzeko. Horrela, edozein sektoretan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bideratu, sustatu eta babesten duten ekintzak, ibilbideak edo pertsonak aintzatetsi nahi dira.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak koordinatzeko eta kudeatzeko eskumenak esleitzen dizkio erakunde autonomo horri Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Institutuaren helburuak hauexek dira: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzea, izatezko eta eskubidezko berdintasun osoa galarazten duten oztopoak kentzea, eta generoan oinarritutako bazterkeria eta desberdintasun guztiak desagerrarazten laguntzea (batez ere emakumeen aurkako indarkeria), horretarako programa eta baliabideak eta horiek garatzen laguntzen duten arau guztiak bultzatuz, kudeatuz eta finkatuz.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta ezaugarriak.

  2. Foru dekretu honen xedea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko Berdinna Saria sortzea da, eta horren helburua, berriz, hauxe: Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokaera azpimarratu eta publikoki aintzatestea.

  3. Saria jasoko dute emakumeen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR