Ediktua. 59/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

SecciónVI. Prozedura Judizialak

Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 59/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

106/2014 epaia. Magistratuak: Joaquín Galve Sauras jauna, M.ª Jesús Azcona Labiano andrea, Fco. Javier Pueyo Calleja jauna. Iruñean, 2014ko otsailaren 24an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatutakoak, 59/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: Iruñeko Udalak 2010eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran behin betiko onetsitako ordenantza fiskala, Jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena, 2010eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an. Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, France Telecom España S.A., Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradore andreak ordezkatua eta Esther Zamarriego Santiago legelari andreak zuzendua, eta, demandatua, Iruñeko Udala, Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak ordezkatua eta Juan Guijarro Salvador legelari jaunak defendatua.

Hona gure epaitza:

  1. –Partez baiesten dugu France Telecom España S.A.U.k Iruñeko Udalaren jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren kontra (2010eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an) jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, deklaratzen dugu ondokoa baliogabe dela:

    1. Ordenantzaren 2. artikuluko 1. ataleko intzisoa. Auziko tasaren zergapeko egintza finkatzen du, “haien titularra nor den alde batera utzita”, telefonia mugikorreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR