“Hiri garraio publikoaren tarifak arautzendituen ordenantza”. Behin betiko onespena

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Tuterako Udalak, 2013ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea “Tuterako udalerrian hiri garraio publikoaren gizarte tarifak arautzen dituen ordenantza”.

Aurreko erabakia 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an. Hogeita hamar egunean jendaurrean egonik, eta epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da hori, Tuterako udalerrian hiri garraio publikoaren tarifak arautzen dituen ordenantzaren testu osoarekin batera.

Tuteran, 2014ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

ORDENANTZA, TUTERAKO UDALERRIAN HIRI GARRAIO PUBLIKOAREN TARIFAK ARAUTZEN DITUENA

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua Xedea.

      Ordenantza honek hiri garraio publikoaren tarifak arautzen ditu, bereziki talde hauek tarifa murriztuen bidez hiri garraio publikoa eskura izan dezaten: 65 urtez goitikoak, ezgaitasuna dutenak, 52 urtez goiti eta 65ez beheiti izanik legez langabezian egon eta diru-sarrera mugatuak dituztenak eta familia larrietakoak.

    2. artikulua. Tarifen aplikazio esparrua.

      Tuterako udalerriko hiri garraioaren lurralde esparruan aplikatuko dira tarifak.

    3. artikulua. Tarifa motak.

      Lau tarifa mota izanen dira, baldintza hauetan:

      –Bonobus tarifa, hurrengo tarifetan sartzen ez diren pertsonentzat, bonobus txartela ezarritako salmenta puntuetan eskuratzen badute.

      –A gizarte tarifa, diru-sarrera mugatuak dituzten 65 urtez goitiko jendeendako, hurrengo artikuluan zehazten den arabera.

      –B gizarte tarifa, aitzineko atalean aipatu baino diru-sarrera handiagoak dituzten 65 urtez goitiko jendeendako, ezgaitasuna dutenendako eta langabetuendako, hurrengo artikuluan zehazten den arabera.

      –C gizarte tarifa, familia larrien kide direnendako, Familia Larriei buruzko 20/2003 Foru Legearen 3. artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

      –Linea aldaketa, hiri garraioaren erabiltzaile guztiendako; doan izanen da eta ez du frogagiririk beharko.

      Tarifa hauek ez dira elkarren artean metagarriak.

    4. artikulua. Onuradunak.

    5. Bonobus tarifa eskura dezakete hiri garraioaren erabiltzaileek, banakako txartela erosi beharrean, ohiko bideak erabiliz bonobus txartela erosten badute.

    6. “A” gizarte tarifa eskura dezakete 65 urtez goitikoek, haien urteko banakako diru-sarrerak, kontzeptu guztiengatik (pentsioak, kapital higigarri nahiz higiezineko errentak) ez badira indarrean den Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (OAEAP) bider 1,13 baino handiagoak, edo OAEAP bider 1,35, ezkontiderik edo bizikidetza harreman bereko lagunik izanez gero, bien diru-sarrera osoak baturik. Ezkontidearenak ez diren familia kargak izanez gero (seme-alaba adingabeak, 23 urte arteko seme-alabak, 23koak ere barne, legezko langabezia egoeran daudenak, edota ikasketak egiten, nahiz diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezinduak, adin mugarik gabe), aipatu muga ekonomikoei OAEAP bider 0,23 gehituko zaie mendeko lagun bakoitzeko.

      Orobat, ondare pertsonala edo mendeko lagunena ezingo da izan 24 euro baino gehiagokoa, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta. Ondarearen balioa Errenta Aitorpenarekin baloratzen da, kontuan hartuz kapitalaren errendimendua, kontu korronteko interesak, akzioak eta beste. Urteko diru-sarrerak kalkulatzeko, horiek 14 hilabetetan hainbanatuko dira.

    7. “B” gizarte tarifa eskura dezakete:

      1. 65 urtez goitikoek, beren gaitasun ekonomikoa “A” txartela eskuratzeko 4.2 artikuluan aipatu dena baino handiagoa bada.

      2. 5etik 65 urte bitartekoek, baldin badute erabateko ezintasuna, baliaezintasun handia edo %65eko edo gehiagoko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR